XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Emakumeen ofizio berriak

XIX. mendearen hasieran, prestakuntza egokia zuen klase ertaineko emakumezko gazte batek zituen lanbide-irtenbideak oso urriak ziren.

Ezkontza zen zeukan biderik egokiena, baina hori ere ez zen beti posible, doterik ez zuen neska gaztearentzat.

Gainera, gizonak baino emakume gehiago zegoen eta, ondorioz, erakargarritasun gutxiko emakumeek edo baliabide gutxi zituztenek ezkontzaz kanpoko irtenbiderik aurkitu behar zuten.

Ohikoena dama laguntzaile edo etxeko-irakasle gisa jardutea zen.

Alabaina, XIX. mendearen bigarren erditik aurrera, emakumeak ekoizpen-sektore berrietan sartuz joango ziren edo gizonekin lehian hasiko ziren eta ordura arte hauenak ziren sektoreetan lan egiteari ekingo zioten.

Lekaime ez ziren neska gazteen erizain-lanbidea, adibidez, mendearen bigarren erdian sortu zen Krimeako gerran (1854).

Neska gazteek beren burua eskaini zuten itsasoz haraindiko ospitaleetan lan egiteko.

Beren proposamenak arrakasta izan zuen eta handik aurrera sortu zen erizain-lanbidea.

Beste emakume batzuek, berriz, saltzaile moduan egin zuten aurrera. XIX. mendearen amaieran, Europako hiri handi guztietan sortu ziren saltoki handietan ere aurkitu zuten emakumeek beste irtenbide bat.

Erostetxe handi horietako batean saltzaile moduan lanpostua lortzeko, aldez aurretik auzoren bateko dendaren batean aprendiz gisa lan egin behar zen.

Erdi-mailako emakume gazte ikasienek mesprezatu egiten zuten industrian edo neskametzan jardutea.

Askok burgesia handiaren seme-alaben irakasle eta hezitzaile moduan atera zuten beren bizimodua.